Andremariak antolatzeko lehen bilera irekia egingo du bihar AGAk

Andoni Elduaien 2023ko eka. 6a, 16:19

AGAk Goiko Losan egindako bilera bateko irudia. (AGA)

19:00etan egingo dute bilera, Goiko Losan. Biharkoa aurtengo andremariak antolatzeko lehen bilera izango da.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) andremariak antolatzeko lehen bilera irekia egingo du bihar, asteazkena, Goiko Losan. 19:00etan elkartuko dira plazako frontoi horretan, herriko festak antolatzen hasteko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide