Gomazko palistek bihar jokatuko dute Herriartekoaren final laurdenen itzulerakoa

Andoni Elduaien 2023ko ekainaren 6a

Oier Epelde palista, Gureako partida batean. (Andoni Elduaien)

Donostiako palista baten arrazoi pertsonalak tarteko atzeratu zuten Herriarteko Txapelketaren final laurdenen itzulerakoa aste honetara. Bihar, 20:00etan jokatuko dituzte partidak Donostiako Loiola auzoan.

Gomazko palistak bihar, asteazkena, jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenetako itzulerakoa, Donostiako Loiola auzoan (20:00). Hasiera batean, joan den ostiralean ziren partida jokatzekoa, baina Donostiako palista baten arrazoi pertsonalak tarteko, lehia aste honetara atzeratu zuten.

Oraindik erabakitzeke dago kanporaketa. Gomazko palistek 1 eta 2 galdu zuten joanekoa Gurea pilotalekuan. Buruz buruko partidan 20-12 irabazi zuen Iker Epeldek, binaka 14-20 galdu zuten Oier Beitiak eta Oier Epeldek, eta zazpi koadroren barruan 5-20 galdu zuen Markos Azpirozek. Emaitza orokorraz gain, tantoen aldea ere aurka dute gaur-gaurkoz herriko palistek: 39 tanto dituzte alde azkoitiarrek eta 52 donostiarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide