Herri Jaia ospatu dute gaur Azkoitian. Baserri munduaren beharra ikustarazteko nahiz aldarrikatzeko, eta bertako produktuak sustatzeko sortu zuten festa eguna. Aurreko urteetan bezala, txahal errearen pintxoez eta bertako ekoizleen produktuez gozatzeko aukera izan dute gaur Azkoitiko plazara joan direnek.
Goizaldean erre dute txahala, eta pintxoak hartzeko eguerdian ilarak sortu dira. Jatekoari laguntzeko sagardoa dastatzeko aukera ere izan da, hain zuzen ere sagardo postuak jarri dituzte Petritegi, Zapiain, Añota eta Ekain sagardotegietakoek.
Zazpi baserrietako ekoizleek beren postuak ere jarri dituzte plazan, eta haietan ogia, gazta, barazkiak, loreak... erosteko aukera izan da.