Gaur, laruanbata, jokatu dituzte Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatzen duen Domusa Teknik Azkoitiko Opena tenis txapelketako urrezko mailako eta zilarrezko mailako finalak. 10:0etan hasi dira finaleko partidak Txerloiko tenis pistetan.
Urrezkoen mailan Jon Orbegozo izan da txapelduna Mikel Landaren kontra jokatutako finalean, 6/1 6/3 emaitza eginda. Zilarrezkoen mailan, berriz, txapelketa Manex Rezabalentzako izan da, Gorka Larrañagari 6/2 6/0 irabazita.