Badator uda, eta horrekin batera iritsi dira hondartzara edota igerilekura joateko GUKAren toalla, poltsa, palak eta botila. Guka dendaren irekieraren harira, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA produktu sorta osoa zozkatu du bere hedabideetako (Maxixatzen, Uztarria, Baleike, Karkara eta Urola Kostako Hitza) bazkideen artean.
Bazkideek astelehenetik atzo arteko epea izan dute zozketan parte hartzeko, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Jose Ignacio Larrañaga izan da GUKA produktuen irabazlea. Saria haren seme Julenek jaso du gaur, Maxixatzenen bulegoan.