Plaza Ondo jubilatuen elkarteak irteera bat antolatu du datorren hilerako. Ekainaren 21ean, Noja eta Islares herriak (Espainia) bisitatuko dituzte, eta gaur, asteartea, zabaldu dute irteeran parte hartu ahal izateko izen-emate epea.
Ekainaren 14ra bitartean egongo da irekita izen-ematea. Plaza Ondok Kultur Etxeko bigarren solairuan duen bulegoan eman beharko da izena, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 10:30etik 12:00etara. 40 euro ordaindu beharko da izen-ematea.
Irteera egunean 08:00etan abiatuko dira autobusez Aizkibel liburutegiaren paretik. Noja eta Islares ezagutuko dituzte herritarrek, baina aurrez Ajo herrian egingo dute hamarretakoa. Partaide bakoitzak eraman beharko du hamarretakoa, eta edaria Plaza Ondo elkarteak eskainiko du. Bazkaria Islaresen egingo dute, 14:30ean.