Badator uda, eta horrekin batera iritsi dira hondartzara edota igerilekura joateko GUKAren toalla, poltsa, palak eta botila. Guka dendaren irekieraren harira, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA produktu sorta osoa zozkatuko du bere hedabideetako (Maxixatzen, Uztarria, Baleike, Karkara eta Urola Kostako Hitza) bazkideen artean.
Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.