Maiatzeko azken ostirala izanik, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo hainbat lagunek. Sarek deituta, hilero legez, 19:00etan hasita egin zuten kontzentrazioa, Etxera lelopean. Besteak beste, presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak bertan behera uzteko eskatu zuten han bildutakoek.