Gaur eguerdian irudi ikusgarriak utzi ditu Urola ibaiak Azkoitian. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, ibaia berdez tindatuta agertu da eta ikusmina sortu du gertatutakoak. Udalak jakinarazi du Urola ibaiko kolore berdea Altuna y Uria enpresa CIE Automotive konpainiarentzat exekutatzen ari den entseguetan erabilitako fluoreszeinak eragin duela. "Substantziak berde kolorea sortzen du, koloratzailea ez-toxikoa izan arren. Ez du inolako ingurumen-inpakturik", adierazi du erakundeak.
Argazkiak: Andoni Elduaien eta utzitakoak