Jasokunde kooperatibak urteko batzarra egingo du igandean

Andoni Elduaien 2023ko eka. 5a, 09:00

Datorren igandean, ekainak 11, Jasokunde Kooperatibako bazkideen batzar nagusia izango da Baztartxo antzokian. Lehen deialdia 11:30ean izango da eta bigarrena, 12:00etan.

Jasokunde kooperatibak urteko ohiko batzar nagusia egingo du datorren igandean, ekainak 11, Baztartxo antzokian. Bi deialdi deitu ditu kooperatibak egun horretarako: lehena, 11:30ean izango da, eta bigarrena, 12:00etan.

Eguneko gai zerrendari ekiteko, iazko akta irakurtzea nahiz hura onestea izango dituzte helburu. Segidan 2022ko kudeaketari buruzko Zaintza Batzordearen txostena aurkeztuko dute. Era berean, iazko kontuak nahiz balantzea aurkeztuko dituzte, emaitza ekonomikoak azalduz. Aurten bazkideek izango dituzten abantailak zein diren adieraziko dituzte gero, eta amaitzeko, bazkideek galderak nahiz proposamenak egiteko tartea zabalduko dute.

Kooperatibako batzordeak nabarmendu du, batzarrean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango dutela bazkideek kooperatibako bazkide txartela erakustea. Halaber, jakinarazi dute bazkide batek gehienez beste bi bazkide ordezkatu ahal izango dituela. Batzarraren amaieran, erosketak bonuak banatuko dituzte bazkide guztien artean, Baztartxo antzokiaren irteeran.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide