Gutuna

Berdura Plaza da gure lantokia

Berdura Plazako baserritarrak 2023ko mai. 18a, 09:16

Azkoitiko Berdura Plaza.

Berdura Plazara beraien produktuak eramaten dituzten herriko baserritarrek gutun bat bidali dute Maxixatzenen erredakziora. Haiek salatu dute herriko plazan ekitaldiren bat dagoen bakoitzean irtenbiderik gabe gelditzen direla. Hona hemen azaldu dutena:

"Apirilaren 29an herriko plaza nagusian duatloia egin zen. Aurreko astean, mezua jaso genuen, 09:00etan plazarako sarrera itxiko zigutela eta Ikurrinaren Plaza libre uzteko.

Arazoa, ordea, etxera etortzerakoan sortu zen. Kotxeak ahal ziren lekuan genituen, eta kaxak jasotzeko Ibai Ondo kalean geratu ginen. Udaltzainak etorri zitzaizkigun han gelditzeko baimenik ez genuela esanez; han ezin genuela autorik kargatu adieraziz. Non egin behar genuen galdetu, eta ez zekitela erantzun ziguten. Baserritar bati 200 euroko isuna jarri zioten; lotsagarria da.

Eragoztea ondo dago, baina non dago irtenbidea? Lagundu eta bideratu beharrean, gure aurka egin dute. Gutxietsita sentitzen gara, beste batzuen nahierara erabiliak. Berdura Plaza da gure lantokia, eta errespetatuak izatea eskatzen dugu".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide