Asteburuan, Nazioarteko IV. Aikido ikastaroa egingo dute Elkargunean. Azkoitiko Udalaren eta Elkargunearen laguntzarekin antolatu dituzte larunbateko nahiz igandeko saioak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Euskal Herriko, Espainiako, Frantziako eta Danimarkako 35-40 lagunek parte hartuko dute ikastaroan.
Traditional Aikido Europe erakundeko kideak dira antolatzaileak, eta Lewis Bernaldo de Quiros maisuaren gidaritzapean egingo dute ikastaroa. Hain zuzen, Morihiro Saito senseiaren edo maisuaren ikaslea izan zen hura 1986tik 1993ra bitartean, Japoniako Iwama hirian. Era berean, nabarmendu dute Tokioko Hombu Dojorekin harreman zuzena dutela ikastaroaren sustatzaileek.
Larunbatean, hilak 20, 10:00etatik 13:00etara nahiz 17:00etatik 19:00etara egingo dute Buki Waza ikastaroa. Aldiz, igandean, Taijutsu ikastaroa egingo dute. Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi duenak 636 716 487 telefono zenbakira deitu dezake.