Larunbatean Gasteizen egingo duten manifestaziorako autobusa prestatu du Oletan ere Ez! taldeak

Ane Olaizola 2023ko maiatzaren 16a

Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean manifestazioa egingo dute larunbat arratsaldean Gasteizen. Hara autobusez joan nahi duenak ostegunera bitartean eman dezake izena, Atraskuan edo Etxe-Aitzen.

Natur guneak industrializatuz martxan diren edo egin nahi dituzten hainbat proiektu salatzeko asmoz, datorren larunbatean manifestazio nazionala egingo dute Gasteizen Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean, eta hara joan-etorria egiteko autobusa antolatu du Oletan ere Ez! taldeak. 16:15ean irtengo du autobusak Eroski txikiaren alboko geralekutik, eta 21:00etan itzuliko dira herrira Arabako hiriburutik.

Manifestaziora autobusez joan nahi duenak ostegunera bitartean eman dezake izena Atraskua eta Etxe-Aitz tabernetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide