Areto dantzen Kantabriako txapelketan parte hartu zuten Azpeitiko Dantzaki eskolako hainbat dantzarik joan den asteburuan. Torrelavegan (Espainia) jokatu zuten txapelketa, eta eskola horretako hiru bikotek parte hartu zuten lehian. Denen artean, hiru lehen postu eskuratu zituzten dantzariek. Sarituen artean da azkoitiar bat ere: Juan Carlos Garcia aurrena sailkatu zen salsan nahiz bachatan, Ines Izagirre bikote zuela, 50 eta 60 urte artekoen kategorian.
Horiez gain, Dantzaki eskolako beste hainbat dantzarik ere eskuratu zituzten dominak. Nora Sanz eta Beñat Marchan 14 eta 18 urtekoen arteko kategorian aritu ziren, eta haiek ere lehen postua eskuratu zuten salsan. Era berean, 14 eta 18 urtekoen kategorian lehen aldiz, lan ona egin zuten Peru Segurolak, Libe Larrañagak eta Maren Uriak.