Azkoitiko Musika Banda bere eguna ospatzen ari da gaur, larunbatez, eta ohiko moduan, musikariek kontzertu dotorea eskaini dute herritarren aurrean. 12:30ean hasi da bandaren emanaldia Kontzejupean, eta dozenaka lagun elkartu dira aterpean nahiz kanpoaldean haien doinuak entzutera. Besteak beste, Jessica, Fantasia de zarzuelas, Adagio, Finlandia, Oye como va, Super Mario eta We don't talk about Bruno abestiak taularatu dituzte, Carlos Muñoz zuzendariaren gidaritzapean.