'Fatum' filma eskainiko dute igandean eta astelehenean, Baztartxon

Andoni Elduaien

'Fatum' filmaren irudietako bat. (eCartelera)

Igandean eta astelehenean eskainiko dute asteburu honetako helduentzako filma, Baztartxon. Larunbatean ez da izango film emanaldirik antzokian, ezta haurrei zuzendutako filmik ere.

Asteburuan, Fatum filma emango dute Baztartxo antzokian. Hain justu, igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– emango dute helduentzako filma. Asteburuan, ez dute haurrei zuzendutako filmik eskainiko herriko antzokian. Larunbatean, berriz, ez da film emanaldirik izango.

Hona hemen Fatum filmaren aurrerapen bideoa:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide