Astelehenean, maiatzak 15, San Isidro eguna ospatuko dute Azkoitiko Madariaga auzoan. 11:00etan, Fernando Prado Donostiako gotzainak meza nagusia zuzenduko du auzoko elizan, Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoak lagunduta. Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiako abesbatzak ere parte hartuko du mezan. 12:30ean, berriz, luntxa egingo dute, eta mokadua egin bitartean Agin Laburu eta Unai Agirre bertsolariak arituko dira bertsotan.
Udalak Madariaga auzora igotzeko eta handik herrira jaisteko autobus zerbitzua eskainiko du. 10:00etan eta 10:30ean, Madariaga auzora igotzeko autobusak egongo dira; Julio Urkixo etorbideko autobus geralekuan –Eroski txikiaren alboan– hartu beharko dira autobusak. Auzotik herrira jaisteko azken autobusa, berriz, 13:30ean eta 14:00etan abiatuko da.