Udal eta foru hauteskundeak 2023

Alkategaien mahai ingurua, bihar

Erredakzioa 2023ko mai. 15a, 19:10

Elkargunean izango da mahai ingurua, Herriko Plaza aretoan.

Ana Azkoitiak (EAJ), Asier Altunak (EH Bildu) eta Jose Joakin Etxanizek (Azkoitia Bai Elkarrekin) parte hartuko dute mahai inguruan. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da, 18:30ean hasita. Imanol Elezgarai kazetariak gidatuko du saioa, eta amaieran, herritarrek galderak egiteko tartea izango dute. UKTk zuzenean emango du saioa.

Herriko alkategaien mahai ingurua izango da bihar, asteartea, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 18:30ean. Maiatzaren 28ko maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen jarraipen zabala egingo du UKTk, eta horien atariko moduan egingo du bihar mahai ingurua.

Ana Azkoitiak (EAJ), Asier Altunak (EH Bildu) eta Jose Joakin Etxanizek (Azkoitia Bai Elkarrekin) parte hartuko dute solasaldian; aldiz, PSE-EEren hautagai Janire Igoa eta PPren Fernando Aguilar-Galindo ez dira bertan izango, nahiz eta hedabide honen gonbidapena jaso duten biek. Mahai ingurua gidatzeaz eta moderatzaile lanak egiteaz, berriz, Imanol Elezgarai kazetaria arduratuko da. Hiru hautagaiei herriari lotutako hainbat gai jarriko zaizkie mahai gainean, eta ikus-entzuleek haiei galderak egiteko aukera izango dute solasaldiaren amaieran.

UKT-k saioa streaming bidez zuzenean emango du, eta Erlo Telebistan zein webgune honetan izango da ikusgai. Hurrengo egunean, grabatutako bideoa ere ikusgai izango da Maxixatzen.eus-en.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide