Musika bandak bere eguna ospatzeko kontzertua eskainiko du etzi, Kontzejupen

Andoni Elduaien 2023ko mai. 11a, 08:57

Musika bandako bi kide, Kontzejupeko emanaldi batean. (Andoni Elduaien)

Musika Bandaren Egunaren barruan, 12:30ean eskainiko du Azkoitiko Musika Bandak kontzertua. Hainbat abesti ezagun joko dituzte udaletxe azpian.

Azkoitiko Musika Bandak bere eguna ospatuko du etzi, larunbata. Egun horren bueltan, kontzertua antolatu dute, eta 12:30ean hasita, Kontzejupen ariko dira. Hainbat abesti ezagun joko ditu musika bandak, besteak beste, Jessica, Fantasia de zarzuelas, Adagio, Finlandia, Oye como va, Super Mario eta We don't talk about Bruno abestiak.

Ohi bezala, musika bandaren zaleek Kontzejupean jarriko dituzte aulkietan eta haren bueltan entzun ahal izango dituzte bandaren doinuak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide