'Los buenos modales' eta 'Momiak' filmak emango dituzte datozen egunetan Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko mai. 10a, 08:56

'Los buenos modales' filmaren irudi bat. ('Los buenos modales')

Larunbatetik astelehenera bitartean emango dituzte bi filmak Baztartxo antzokian. Helduentzako Los buenos modales filma hiru egunetan ikusi ahal izango da han.

Los buenos modales eta Momiak filmak emango dituzte larunbatetik astelehenera bitartean, Baztartxo antzokian. Helduentzako Los buenos modales larunbateko eta igandeko 19:30ean eta asteleheneko –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute antzokian. Aldiz, haurrentzako euskarazko Momiak filma igandeko 17:00etan hasiko da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Los buenos modales filma:

Momiak filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide