Udal eta foru hauteskundeak 2023

EH Bilduk Azkoitiko eta Usurbilgo "hiri eredu berriaz" hitz egiteko solasaldia antolatu du ostegunerako

Andoni Elduaien

Azkoitiko EH Bilduren Bulgunean izango da solasaldia.

Solasaldia 18:30ean hasiko da ostegunean, EH Bilduren Bilgunean. Usurbilgo alkateak eta Asier Altuna Azkoitiko EH Bilduren alkategaiak parte hartuko dute ekitaldian.

Azkoitiko EH Bilduk solasaldia egingo du ostegunean, hilak 11, Bilgunean. Hain justu, Asier Altuna Azkoitiko EH Bilduren alkategaiak eta Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo (Gipuzkoa) alkateak parte hartuko dute osteguneko ekitaldian.

EH Bilduk adierazi duenez, solasaldiaren helburua da Usurbilgo HAPO (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) ezagutzea eta hango nahiz Azkoitiko "hiri eredu berriaz" hitz egitea. Solasaldia 18:30ean hasiko da ostegunean, EH Bilduren Bilgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide