Santa Kutz auzoko festak ospatu dituzte asteburuan Laja jatetxean. Ostiralean, mus txapelketarekin hasi zituzten ospakizunak auzoan. Azpeitiko bikote batek jantzi zuen txapela lehian: hain zuzen ere, Josu Iraola eta Iñigo Illarramendi izan ziren nagusi. Txapeldunek 600 euro eta txapelak jaso zituzten; bikote txapeldunordeak 300 euro irabazi zituen, eta hirugarren sailkatuek, arkumea eta bi ardo botila jaso zituzten.
Dena den, larunbatean izan zuten jaietako egun nagusia. 14:00 inguruan, bazkaria egin zuten Lajan, eta 20:00etara bitartean, Victorio & Georgio, Søuti eta Murxi DJak aritu ziren jatetxea girotzen. Iluntzean ere izan zuen jarraipena festak. 20:30ean, afaria egin zuten, eta afalostean, 23:00 aldera, erromeria egin zuten Laja II.a trikitilariarekin eta Lutxurdio pandero jotzailearekin.
(Argazkiak: Utzitakoak)