Oletan ere Ez! eta Sañu bizirik taldeek antolatuta, energia trantsizioa landa eremuaren ikuspegitik azalduko dute bihar, asteartea, Gustavo Duchek eta Josebe Blancok. Ana Jimena Cardosok aurkeztuko du 19:00etan Elkargunean izango den solasaldia. Gaztelaniaz izango da, La transición energética vista desde el mundo rural: ¿Otro cuento del progreso? izenpean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, zentral eolikoez hitz egitean, "apenas" hitz egiten da azpiegitura horiek jarri nahi dituzten eremuetan bizi diren pertsonez zein "kaltetutako leku horiek gainontzeko herritarron ongizatean duen garrantziaz". Biharko hitzaldian, ordea, "krisi ekosozialari" buruz hausnartu nahi dute, eta etorkizunari zein landa eremuari "leiho itxaropentsu bat" irekitzen saiatuko dira.
Gustavo Duch bartzelonarra Albaitaritzako lizentziaduna da, eta Soberanía alimentaria, biodiversidad y culturas aldizkariko koordinatzailea da. Josebe Blanco, berriz, artzaina da, eta bere baserria EHKOlektiboko eta Biolur elkarteko kidea da, besteak beste.