Azken egunetan herriko hainbat eremu asfaltatzen ari da Azkoitiko Udala, eta erakundeak jakinarazi duenez, gaur, asteartez, amaituko ditu Trenbidearen Zumardiko lanak. Astearteaz geroztik, Trenbidearen Zumardia 1 eta 13 zenbakien arteko tartean aritu dira errepidea asfaltatzen; Aizkibel liburutegiaren paretik Trenbidearen Zumardian dagoen Geltoki tabernaren atarira artean, zehazki. Asfaltatze lanak amaituta, pintaketa lanekin hasiko dira Julio Urkixon zein Trenbidearen Zumardian. Horrez gain, Madariagako eta Otzolarreko baserri bideak ere asfaltatuko dituzte.
Asfaltos Urretxu S.L. enpresa ari da lan horiek egiten, eta 229.531,14 euroko aurrekontua dute.