Lau egunen ostean, atzo iluntzean eman zieten amaiera Azkoitiko Floreaga auzoko jaiei. Azken egunean ere giro paregabea nagusitu zen auzoan, goizean bezala, dozenaka umek bete zituzten auzoko txokoak. Izan ere, puzgarrietan, buruhandietan eta apar festan gozatzeko parada izan zuten horiek, antolatzaileek aurtengo azken suziria bota zuten arte.
(Argazkiak: Floreagako Festa Batzordea)