Pennsylvaniako (AEB) Penn Relays hamar kilometroko lasterketa jokatu zuen atzo, osteguna, Jone Zabaletak, eta korrikalari azkoitiarra izan zen helmugara iristen aurrena. 33.55 denborarekin amaitu zuen korrikalariak aire libreko pistako lasterketa.
Azkoitiarrak aire libreko pistan egin zuen bigarren hamar kilometroko lasterketa izan da irabazi berri duena. Gainera, Maria Luisa Irizarren marka (33.59) hobetu du Zabaletak, eta egun beraz, hark du Gipuzkoako bigarren denborarik onena — aurrenekoa Trihas Gebrek du—. Atzoko garaipenarekin, datorren maiatzaren 25ean Floridan (AEB) jokatuko duten eskualde mailako txapelketarako sailkatu da azkoitiarra.