'¡Vaya vacaciones!' eta 'Mavka: basoaren zaindaria' filmak emango dituzte igandean eta astelehenean

Andoni Elduaien 2023ko maiatzaren 3a

'¡Vaya vacaciones!' filmaren irudietako bat.

Igandean eta astelehenean izango dira bi filmen emanaldia. Igandean, bi filmak emango dituzte, eta astelehenean, helduena.

Datorren igandean eta astelehenean, ¡Vaya vacaciones! eta Mavka: basoaren zaindaria filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako ¡Vaya vacaciones! filma igandeko 19:30ean eta asteleheneko 20:00etan –ikuslearen eguna– eskainiko dute. Aldiz, haurrentzako euskarazko Mavka: basoaren zaindaria filma igandeko 17:00etan emango dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

¡Vaya vacaciones! filma:

Mavka: basoaren zaindaria filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide