Martxan da Gipuzkoako Erroten Egunaren bigarren edizioa, eta udalak zein Urola Bizirik natur taldeak bi ekintza antolatu dituzte datorren asterako. Maiatzaren 10ean, asteazkenez, Yurrita Errota Sustatzeko Elkarteko kide Alex Rotetak hitzaldia emango du 19:00etan, Elkargunean. Rotetak Azkoitiko errotei buruz hitz egingo du.
Bestalde, maiatzaren 14an, igandez, Aingeru Guardan dagoen Egurbide errota bisitatzeko aukera izango da; bisita doan egin ahal izango da 10:00etan, 11:00etan edota 12:00etan. Dena den, bisita egin nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez. Hain justu, bihar, asteartea, zabalduko dute epea, eta hilaren 12an itxi. Izena emateko, 943-85 71 70 telefonora deitu beharko da, edota, bestela, kultu@azkoitia.eus helbide elektronikora idatzi.