Silvia Elorriaga idazlearekin batera dislexiaz aritu dira hainbat ikasle

Ane Olaizola 2023ko api. 27a, 09:02

Dislexiari buruzko saioa egin zuten Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako LH 5 mailako ikasleek joan zen ostiralean, Baztartxon. Besteak beste, idazlearen zenbait liburutako testuak irakurri zituzten.

Apirilaren 21ean, joan zen ostiralean, dislexiari buruzko saioa egin zuten Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako LH 5 mailako ikasleek, Baztartxo antzokian. Bertan, Silvia Elorriaga idazlearekin batera dislexiaz aritu ziren ikasleak. Besteak beste, idazlearen zenbait liburutako testuak irakurri zituzten ikasleek dislexia zer den sakonago ezagutzeko.

Azken hilabeteetan hainbat saio egin ditu Dislegi Gipuzkoako Dislexia Elkarteak dislexiaren gaia gizarteratzeko asmoz. Joan zen martxoaren 11n, esaterako, dislexiaren festa ospatu zuen herrian, eta han ere Elorriagak parte hartu zuen. Inga Segurola Dislegi elkartearen Debabarreneko delegazioaren presidenteak, bestalde, dislexia zer den eta haren aurrean zer egin daitekeen azaldu zuen martxoaren 29an.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide