Zazpi film emango dituzte maiatzean Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2023ko mai. 1a, 09:00

'Mi crimen' filma izango da maiatzean eskainiko duten azkena. (Sensacine)

Helduentzako lau film komertzial, haurrentzako bi eta Zinetogramek antolatutako zineforum saio bat eskainiko dituzte hilabete honetan Baztartxon.

Baztartxo antzokiko arduradunek jakinarazi dituzte maiatzean zehar herriko antzoki nagusian zein film eskainiko dituzten. Guztira, zazpi film ikusteko aukera izango dute azkoitiarrek han: helduentzako lau film komertzial, haurrentzako bi eta Zinetogram taldeak antolatutako zineforum saio bat.

Helduentzako, ¡Vaya vacaciones!, Los buenos modales, Fatum eta Mi crimen filmak eskainiko dituzte Baztartxon. Haurrek, berriz, bi film ikusi ahal izango dituzte euskaraz maiatzean: Mavka: basoaren zaindaria eta Momiak. Bestalde, Zinetogram taldeak Unrest filmaren zineforum saioa antolatu du biharko, maiatzak 2.

Hona hemen maiatzeko filmen egutegia:

  • Maiatzak 2: Unrest filmaren zineforum saioa.
  • Maiatzak 7: Mavka: basoaren zaindaria haurrentzako filma.
  • Maiatzak 7 eta 8: ¡Vaya vacaciones! helduentzako filma.
  • Maiatzak 13, 14 eta 15: Los buenos modales helduentzako filma.
  • Maiatzak 14: Momiak haurrentzako filma.
  • Maiatzak 20, 21 eta 22: Fatum helduentzako filma.
  • Maiatzak 27, 28 eta 29: Mi crimen helduentzako filma.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide