'20.000 especies de abejas', 'Super Mario Bros' eta 'Disturbios' filmak emango dituzte Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko api. 26a, 08:45

'20.000 especies de abejas' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Larunbatetik asteartera bitartean ikusi ahal izango dira hiru film horiek Baztartxo antzokian. Helduentzako 20.000 especies de abejas filma larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute.

Helduentzako 20.000 especies de abejas, eta Disturbios filmak eta haurrentzako Super Mario Bros emango dituzte larunbatetik asteartera bitartean, Baztartxo antzokian. 20.000 especies de abejas filma larunbatean nahiz igandean ikusi ahal izango da 19:30ean, baita asteleheneko 20:00etan –ikuslearen eguna– ere.

Haurrentzako Super Mario Bros filma igandean 17:00etan eskainiko dute. Zinetogram taldeak antolatutako Disturbios filmaren zineforuma, berriz, asteartean 20:00etan ikusi ahal izango da. Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

20.000 especies de abejas filma:

Super Mario Bros filma:

Disturbios filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide