Azkoitiko Udalak apirileko ohiko udalbatzarra egingo du bihar, asteazkena, udaletxeko bilkura areto nagusian (19:00). Guztira, sei puntuko eguneko zerrenda izango dute hizketagai udalean ordezkaritza duten lau udal taldeek.
Aurreko bilkurako aktaren onespenaz galdetu ostean, San Jose Egoitza Erakunde Autonomoaren desegiteaz udal talde bakoitzak bere ikuspuntua emango du. Era berean, kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko udalaren 2 zenbakidun espedientea onartuko dute. Hona hemen biharko udalbatzarreko gai ordena:
- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
- San Jose Egoitza Erakunde Autonomoa desegitearen onespena.
- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
- Behin betiko onespenen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.