Musika doinuen artean agurtu dute Luis Lizarralde 'Ttantta' bandakide ohia

Andoni Elduaien 2023ko api. 22a, 20:15

Lizarraldek musika bandako kideek lagunduta egin du parrokiara arteko bidea.

Gaur agurtu dute azkenekoz Luis Lizarralde musikaria. Azkoitiko Udal Musika Bandak bere doinuekin agurtu du bandakide ohia. Herritar asko bertaratu da musikari azkoitiarraren aldeko hileta elizkizunera. 

Azken agur beroa jaso du gaur, larunbata, Luis Lizarralde Ttantta musikari azkoitiarrak. Herenegun, osteguna, hil zen Lizarralde Azkoitiko Musika Bandako kide ohia 74 urte zituela, eta gaur, zapatua, eman diote azken agurra hari Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan. 

Urte asko eman zituen Lizarraldek Azkoitiko Musika Bandako musikari bezala. Herritar asko eta asko parrokia barruan ziren 18:30erako, eta beste askok parrokiaren atarian itxaron dute; izan ere, musika bandako kideek eliz atariko zubian hartu dute Lizarralderen gorpua zeraman autoa, eta elkarrekin egin dute eliz atarira arteko bidea, musikariek martxa bat jotzen zuten bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide