Portaleburu aretoak erakusketa berri bati ireki dizkio ateak. Atzo, ostirala, zabaldu zuten Plaza Ondo jubilatuen elkarteko zenbait kidek egindako margo erakusketa. Maiatzaren 7ra bitartean bisitatu ahalko dute herritarrek plazako erakusketa aretoa.
Mari Tere Aranbarrik, Mari Axun Basurtok, Mila Bastarrikak, Mari Tere Telleriak, Mari Angeles Etxanizek, Paz Permisanek, Maite Quintanak, Joxe Mari Eizagirrek eta Xebas Larrañagak egindako lanak ikusi ahal izango dira aretoan.
Astegunetan, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan zabalduko dituzte aretoaren ateak, 18:00etatik 20:00etara. Aldiz, asteburuetan, bi egunetan zabalduko dute. Zapatuetan 12:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango dira lanak goizez, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. Igandeetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte Portalebururen ateak.