Plaza Ondo jubilatuen elkarteak irteera antolatu du Oriora eta hango Aginaga auzora. Maiatzaren 18an, ostegunez, egingo dute egunpasa, eta autobusez egingo dute herritik kostalderako bidaia. 10:00etan abiatuko dira Aizkibel liburutegiaren pareko geralekutik.
Ibilaldiak 35 euroko kostua du, eta gaurtik maiatzaren 9ra bitartean, Plaza Ondoren bulegoan eman daiteke izena. Astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan irekiko dute jubilatuen elkarteko bulegoa, 10:30etik 12:00etara. Egunpasari buruzko xehetasun gehiago nahi duenak izena ematean eskatu beharko du informazioa.
Irteeraren egunean, jubilatuek Orion igaroko dute goiza, eta 12:00etan meza egingo dute hango parrokian. Ondoren, 14:00 aldera, autobusean sartu eta Aginagara joango dira bazkaltzera. Bazkalostea musikak alaituta igaroko dute jubilatuek, eta dantzarako aukera izango dute hala nahi duten guztiek.