Gerra garaiko eta gerra osteko emakumeen aurkako errepresio frankistaz arituko da bihar Ione Zuloaga

Andoni Elduaien 2023ko api. 24a, 09:00

Ione Zuloaga. (Andoni Elduaien)

Zuloagaren hitzaldia Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 19:00etan. Gerra garaiko eta gerra osteko emakumeen aurkako errepresio frankista izango du hizpide Aranzadi zientzia elkarteko ikerlari azkoitiarrak. 

Bihar, asteartea, Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta gerra ostean hitzaldia eskainiko du Aranzadi zientzia elkarteko Ione Zuloaga ikerlari azkoitiarrak. 19:00etan hasiko da Zuloaga azalpenak ematen Elkarguneko Oteiza aretoan. Hitzaldiaren izenburuak dioen moduan, gerra garaian eta gerra ostean emakumeek pairatu behar izan zuten errepresio frankistaren inguruan arituko da hura. 

Azkoitiko Udalak Gerra Zibileko eta diktadura frankistako memoria historikoa berreskuratzeko lanketa egin zuen iaz, aldi hartan urratutako giza eskubideak ezagutzera emateko asmoz. Lanketa Aranzadi zientzia elkarteak garatu du, eta ikerketa lanaren harira, bi hitzaldi antolatu dituzte. Joan den asteartean eskaini zuen lehena Aranzadi zientzia elkarteko Javier Buces ikerlariak, eta Zuloagaren biharkoa izango da bigarrena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide