Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Pagoeta Fest jaialdirako sarrerak

Erredakzioa 2023ko api. 21a, 08:55

Pagoeta Fest jaialdia gaurtik igandera bitartean izango da Aiako Zingira kanpinean, eta Maxixatzenek biharko bi sarrera zozkatu ditu bere bazkideen artean.

Aiako Zingira kanpinak Pagoeta Fest jaialdia hartuko du gaurtik igandera bitartean, eta Maxixatzenek biharko ekitaldiez gozatzeko sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean. Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta zozketa egin ondoren, Tere Alberdi bazkidea izan da irabazlea.

Askotariko ekintzak

Artea, zirkua, musika eta umorea uztartuko ditu Pagoeta Fest jaialdiak, eta horretarako familia osoari zuzendutako askotariko ikuskizunak, kontzertuak, jokoak, ibilaldi eszenikoak eta instalazio artistikoak antolatuko dituzte. Bertan parte hartuko dute Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako artistek eta konpainiek: Barre Taldea, Jean Philippe Kikolos, Teatro Sobre Ruedas, Maite Guevara, Las XL, Las Polis, Nando Caneca, Domi Circo, Maleta Company eta Cie Balancetoi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide