Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Kantu Kolore taldearen kontzerturako sarrerak

Erredakzioa

Kantu Kolore taldearen emanaldi bateko irudia. (Kantu Kolore)

Zapatuan, 18:00etan hasiko da Kantu Kolore taldearen emanaldia, Baztartxon. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Larunbatean, apirilak 22, Kantu Kolore taldeak haurrentzako Esna zaitez kontzertua aurkeztuko du Baztartxo antzokian, 18:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Maite Zabaleta eta Lierni Artola bazkideek irabazi dituzte zapatuko emanaldia zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Entradium atarian eros dezakete, 5 euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide