Azkoitiko Udaleko Kultura Sailak haurrek joan den asteko danborradan erabilitako jantziak udaletxera bueltatzeko deia egin du. Joan zen larunbatean ospatu zuten Azkoitiko umeen danborrada, Umore Ona elkarteak, Tata elkarteak eta udalak elkarlanean antolatuta.
Jantziak udaletxerako sarreran dagoen kaxan utzi beharko dira, poltsa batean sartuta. Hain justu, poltsan haurraren izen-abizenak jartzeko adierazi du udalak. Jantziak bueltatzeko azken eguna apirilaren 28a, ostirala, izango da. Udaletxean utzi ahalko dira arropak astelehenetik ostiralera 07:30etik 15:30era bitartean.