Dantzarien Udaberriko Kalejira egingo dute igandean herriko kaleetan

Andoni Elduaien 2023ko api. 20a, 08:01

Iazko dantza saio bateko irudia. (Anartz Izagirre)

11:30ean Julio Urkixo etorbidean elkartuko dira dantzariak eta musikariak, eta handik herriko zenbait plazetan egingo dituzte geldialdiak, guztietan dantza saioak eskaintzeko.

Datorren igandean, apirilak 23, Dantzarien Udaberri Kalejira ospatuko dute Azkoitian. Dantzari Txiki Eguna ordezkatzera dator udaberriko dantzari txikien kalejira, baina egunak ohiko kutsua izango du. Bizkargi eskolako dantza taldeak eta Txalkor txistulari taldeek udalarekin elkarlanean antolatuta, 11:30ean aterako dira kalera dantzari txikiak. Hain zuzen, Julio Urkixo etorbidean egingo dute bilkura dantzariek eta musikariek.

Elkartu ondoren, Balda plazara kalejiran abiatuko dira 11:45ean, eta ondoren, 12:00etan, eguneko lehen dantza saioa eskainiko dute Balda plazan. 12:30ean, Balda plazatik Inazio Iriarte Margolaria kalera joango dira kalejiran, eta 13:00etan, dantza erakustaldia egingo dute herriko plaza nagusian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide