Bidegorria itxiko dute San Juan auzunean 15:00etara bitartean

Andoni Elduaien

Bidegorria, San Juan auzunearen parean. (Andoni Elduaien)

Gune horretan egin behar dituzten artapen lanak tarteko moztuko dute bidegorria 07:00etatik 15:00etara arte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, bidegorria moztuko dute San Juan auzunearen parean gaur, apirilak 18. Atzo bezala, 07:00etatik 15:00etara bitartean egongo da itxita pasabidea. Aldundiaren arabera, artapen lanak egin behar dituzte gune horretan, eta horregatik itxiko dute bidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide