Sasoiko jarraitzen du Borja Zubizarretak. Joan den hilean Gabirian 24 kilometroko Leharrai proba irabazi eta marka ezarri ondoren, atzo Enkanterri Extreme Trails probaren 42 kilometroko mendi lasterketan jantzi zuen txapela azkoitiarrak Zaramillon (Bizkaia)
21, 42 eta 60 kilometroko mendi lasterketek osatzen dute Enkanterri Extreme Trails. Mendi maratoikoa izan zen jendetsuena, 220 partaiderekin. 165ek lortu zuten 42 kilometroak osatzea, eta nagusitasunez lortu zuen garaipena Zubizarretak: 4:06:22ko markarekin, bigarren sailkatu zen Ivan Martinezi 24:14ko aldea atera zion; Erlantz Zaldunbide izan zen hirugarrena, azkoitiarrarengandik 28:03ra.