Dariok eta Etxeberriak indarrak neurtuko dituzte ostiralean Azkoitian, esku pilotako Buruz Burukoaren final laurdenetako ligaxkaren lehen jardunaldiaren barruan.
Bi pilotariak Gurean elkartu dira gaur bazkalondoan, hilaren 14ko partidarako materiala aukeratzeko. Gureako kantxa probatu eta Buruz Burukoaren ostiraleko neurketan erabiliko dituzten pilotak hautatu dituzte Dariok eta Etxeberriak. Azkar egin dituzte gaurko lanak; aparteko arazorik gabe, ordu laurden baten buruan apartatu dute materiala.