Azkoitiko Udalak Urola ibaia garbitzeko lanak hasi zituen joan den astean. Hain zuzen ere, Txukun Lorazaintza enpresako sei behargin ari dira lan horretan.
Ibaiaren bi zati garbituko dituzte, hiru kilometro pasa guztira. Elosuko bidegurutzearen paretik hasita, Ipintza eta Jausoro arteko tartea ari dira garbitzen lehendabizi, eta ondoren Santa Klaratik Txerloia artekoa garbituko dute. Lanak aste honetan bukatzea aurreikusten du erakundeak; 8.692 euro bideratu ditu ibai garbiketa honetara.
Hausnarketarako deia
Egunotan gauzatzen ari diren garbiketaren haritik, "jasotako hondakin kopurua esanguratsua" dela eta, hausnarketarako deia egin nahi izan du udalak, "ibaira edozer botatzea onartezina delako".
Bi asteotan Urolatik ateratko dituzten hondakin guztiak Lapatxera eramango dituzte, han "zuzen kudea ditzaten".
Ibai garbiketak utzitako beste bi irudi dira hauek: