Gipuzkoa mailako bi final jokatuko dituzte zapatuan, apirilaren 15ean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 10:00etan hasita. Hain zuzen ere, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gomazko paletako banakako lehiaren txapeldunak erabakitzeko partidak izango dira. Nagusien Lehen Mailako eta Bigarren Mailako finalak dira, eta kantxa osoan jokatuta. Lehen Mailako finalean herritar bat ariko da txapelaren bila, Iker Epelde palista. Honek Danok Bat-eko Jon Arriaga izango du aurkaria.
Bigarren Mailako finala Ospeleko Iban Aldalurrek eta Behar Zanako Aratz Luisak jokatuko dute.