Lapurreta egin dute herriko kafetegi batean, eta pertsona bat atxilotu dute

Ihintza Elustondo

Kafetegiak lapurretaren ostean zuen itxura.

Gaur goizaldean, 01:30 inguruan, lapurreta egin dute Odazpi kafetegian. Kafetegiko kristalak hautsi ditu lapurrak, eta hainbat txanpon ostu ditu barrutik. Unean bertan atxilotu dute lapurretaren egilea.

Gaur goizaldean, 01:30 inguruan, lapurreta egin dute Azkoitiko kafetegi batean; Altzibar auzoko Odazpin, hain zuzen ere. Kafetegiko kristalak hautsi ditu lapurrak, eta hainbat txanpon ostu ditu barrutik. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ordea, unean bertan atxilotu dute lapurretaren egilea. Izan ere, bizilagun bat gertatzen ari zenaz ohartu da, eta Ertzainei abisu eman die; hala, Ertzainek gunetik gertu atxilotu dute hura.

Kafetegiaren barrualdea, lapurretaren ostean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide