Gaur kobratuko dute ibilgailuen gaineko zerga

Ihintza Elustondo 2023ko api. 5a, 09:00

Egutegi fiskalari jarraituz, gaur kobratuko diete ibilgailuen gaineko zerga erreziboa helbideratuta duten herritarrei.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, gaur, asteazkena, kobratuko diote ibilgailuen gaineko zerga erreziboa kontu korrontetik helbideratuta duten herritarrei. Zergaren ordainketa helbideratuta ez dutenei, berriz, posta arruntez bidali diete erreziboa. Udalak azaldu duenez, norbaitek erreziboa jaso ez badu, Udaleko Herritarren Harrera Bulegoan eskatu beharko du dokumentua. Ordainketa egiteko borondatezko epea apirilaren 21ean amaituko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide