Udal eta foru hauteskundeak 2023

Udalak ikusgai jarriko du maiatzaren 28ko hauteskundeetarako errolda

Ihintza Elustondo

Apirilaren 10etik 17ra bitartean egongo da jendeaurrean errolda, udaletxeko Harrera Bulegoan.

Datorren maiatzaren 28an udal hauteskundeak izango dira, eta bozetarako errolda jendaurrean jarriko du Azkoitiko Udalak. Udaletxeko Harrera Bulegoan ikusi ahal izango da errolda apirilaren 10etik 17ra –bi egunak barne–, eta bitarte horretan beharrezko kexak aurkezteko aukera izango dute herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide