Itaiak azaldu duenez, joan den ostiral arratsaldean gizonezko batek adin txikiko neska bati eraso egin zion Azkoitian. Eraso matxista salatzeko gaur, asteartea, elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, 19:00etan, Azkoitiko plazan. Indarkeria matxista orori aurre egin lelo hartuta egingo dute protesta.