Aste Santuko egunetan, Garagardo Azoka egin ohi dute Zarautzen, eta aurten ere ez du festa horrek hutsik egingo. Urteroko gisan, aurten ere autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek, gauez Zarauztik etxera itzuli nahi dutenentzat. Hain zuzen ere, Azkoitia eta Zarautz artean, ostegunetik larunbatera bitartean –apirilaren 6an, 7an eta 8an– izango dira ezohiko autobusak; Azpeitian, Zestoan eta Aizarnazabalen ere egingo ditu geldialdiak autobusak.
Hona hemen autobusen ordutegia:
Azkoitia-Zarautz